Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientzia eta teknologia gizarteratzeko "Zientziaren Astea" antolatu du UPV/EHUk
Erabiltzailearen akzioak

Zientzia eta teknologia gizarteratzeko "Zientziaren Astea" antolatu du UPV/EHUk

2013/10/29 - Unibertsitatea.net
Izaera ludikoa eta pedagogikoa du eta Gasteizen, Bilbon eta Donostian ospatuko da azaroaren 6tik 10era.
Zientzia eta teknologia gizarteratzeko "Zientziaren Astea" antolatu du UPV/EHUk

Irudia: UPV/EHU

Azaroaren 6tik 10era UPV/EHUren Zientzia Astearen 13. edizioa ospatuko da Gasteizen, Bilbon eta Donostian.

Izaera ludikoa eta pedagogikoa duen egitasmoa da eta zientzia eta teknologia gizarteratzea lortu nahi du.

Horretarako hainbat jarduera antolatu dituzte. Hona hemen batzuk:

Gasteiz, azaroak 7-9, Arabako Campuseko Lascaray Ikergunean:

  • 8 stand egongo dira kartografia, arkeologia, zelula amak, nutrizioa, analisi kimikoa, geografia, linguistika... bezalako gaiak era dibertigarrian lantzeko.
  • Tailerrak: alor kriminalistikoari lotutako analisiak egiteko, gazta dastaketa, piezak 3Dn inprimatzeko aukera...
  • 5 txango: Izki Parke Naturalera, Añanako Haran Gazira, Eremuko Andra Mariren baselizara...


Bilbon, azaroak 6-10, AlhóndigaBilbaon:

  • 15 stand egongo dira eta landuko dituzte ingeniaritza kimikoa, fisika, geologia, energia berriztagarriak, robotika, elektronika... bezalako gaiak.
  • Tailerrak: arkeologiari eta estatistikari buruzkoak.
  • Txangoak: Bilboko itsasadarretik geologia ezagutzeko itsas paseoa, astronomia behaketak EspaZio Gelatik, Sarrikoko parkeko zuhaitzak ezagutzeko ibilaldia...


Donostian, azaroak 7-9, Koldo Mitxelena Kulturunearen ondoan jarriko den karpa handian:

  • 8 stand egongo dira eta robotikaren, nanozientziaren, fisikaren, kimikaren, psikobiologiaren, matematikaren... bitxikeriak erakutsiko dituzte.
  • 5 tailer: matematikekin jolasteko, kuatrikoptero bat maneiatzeko, neurketa akustikoak egiteko, estrategia mahai-joko batean parte hartzeko...
  • Txangoa Donostiako hirian ezkutatuta dauden sekretu geologikoak azaltzeko.

 

Egitaraua zabala da eta Zientzia Astea gunean aurkituko duzue. Jakizue parte hartzeko izena eman behar dela.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari