Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Zientzia eta teknologia gazteen begietan" mintegia antolatu du Elhuyar Fundazioak
Erabiltzailearen akzioak

"Zientzia eta teknologia gazteen begietan" mintegia antolatu du Elhuyar Fundazioak

2012/03/01 - Unibertsitatea.net
Zer pertzepzio dute gazteek zientzia eta teknologiari buruz? Galdera honi erantzuten saiatuko dira datorren martxoaren 30ean "Zientzia eta teknologia gazteen begietan" mintegian.

Hori jakiteko, 2011. urtean Elhuyar Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera, Euskal Herriko gazteek zientzia eta teknologiari buruz duten pertzepzioaren azterketa egin zuen. Ikerketaren helburu nagusia izan da Euskal Herriko gazteek zientziaren eta teknologiaren gainean zer-nolako bizipen, iritzi, jarrera eta portaera dituzten neurtzea. Azterketaren emaitzen berri emateko eta horiei buruzko hausnarketa egiteko, “zientzia eta teknologia gazteen begietan” mintegia antolatu du Elhuyar Fundazioak martxoaren 30ean.

Egileek ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, eta ondorioak azalduko. Zientzia eta teknologia gazteengana hurbiltzeko proiektuak ezagutuko ditugu (horietako bat Alemaniako Lörrach hirikoa), eta parte-hartzaile guztion iritzia ezagutzeko aukera izango dugu.

Zientzia eta teknologia gazteengana hurbiltzen diharduten erakunde, elkarte eta pertsonei zuzenduta dago ekimena. Hitzordua martxoaren 30ean da, Donostiako San Telmo museoan, 9:00etatik 13:40ra.

EGITARAUA

Ikus egitaraua

 

TOKIA

San Telmo Museoa; Zuloaga plaza 1; 20003 Donostia

 

NORI  ZUZENDUA

Gazteek zientzia eta teknologiari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko interesa duen pertsona eta erakunde orori: irakasleak, Berritzeguneak, zientzia eta teknologiako museoak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, erakundeetako gazteria sailak, zientzia eta teknologiako hezkuntza osagarria eskaintzen duten erakundeak, gazteentzako komunikabideak, eta abar.

 

HIZKUNTZA

Euskaraz eta ingelesez. Aldi bereko itzulpena izango da euskarara, gaztelaniara eta ingelesera.

 

IZEN-EMATEA

Parte-hartzea doakoa da. Beharrezkoa da izena ematea, eta horretarako epea martxoaren 23an amaituko da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari