Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientzia dibulgazioaren profesionalizazio prozesuaz hitzaldi bat eskainiko du Peter J. Bowlerrek

Dokumentuaren akzioak

Zientzia dibulgazioaren profesionalizazio prozesuaz hitzaldi bat eskainiko du Peter J. Bowlerrek

2014/04/07 - Unibertsitatea.net
Dibulgazio-zientifikoaren profesionalizazioak zientzialari eta kazetarien artean sortu dituen tirabirak izango ditu hizpide Peter J. Bowler historialariak 'Zientzia dibulgazioa. Kazetariak ala zientzialariak?' hitzaldian.
Zientzia dibulgazioaren profesionalizazio prozesuaz hitzaldi bat eskainiko du Peter J. Bowlerrek

Irudia: UPV/EHU

UPV/EHUk antolatuta, zientzia dibulgazioaren profesionalizazio prozesuaz Zientzia dibulgazioa. Kazetariak ala zientzialariak? hitzaldia eskainiko du Peter J. Bowlerrek bihar Donostian.

Darwinismoaren, ingurumen zientzien eta genetikaren historian aditua da Bowler, eta, argitaratu duen lanetako bat izango da hitzaldiaren abiapuntua, alegia: Science for All. The Popularization of Science in Early Twentieth-Century Britain.

Hitzaldian, kazetariek eta zientzialariek zientziaren dibulgazioan egindako lanen arteko talkak izango ditu hizpide historialariak eta hitzaldia ingelesez eskainiko du. Hala ere, aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da, euskaraz eta gaztelaniaz.

Hitzaldia bihar, hilaren 8an, 19:00etan Donostiako Kutxa Andia ekitaldi-aretoan izango da.

(Iturria: UPV/EHU)