Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Soinu kutsaduraren gaia ikertu du Elorrioko Institutuko Bad Sound System Taldeak Zientzia Azokan
Erabiltzailearen akzioak

Soinu kutsaduraren gaia ikertu du Elorrioko Institutuko Bad Sound System Taldeak Zientzia Azokan

2018/03/19 - Unibertsitatea.net
Elorrioko Institutuko Bad Sound System Taldeak Zientzia Azoka ekimenaren baitan bizitako esperientzia jaso dugu atarian. Zorione Fundazuri irakaslea eta Peio Iturri UPNA/NUPeko ikertzailea izan dituzte bidelagun proiektuan.
Soinu kutsaduraren gaia ikertu du Elorrioko Institutuko Bad Sound System Taldeak Zientzia Azokan

Bad Sound System Taldea, Peio Iturri ikertzailearekin UPNA/NUPen

Elhuyarrek kultura zientifikoa gizartean sustatzeko egiten dituen ekimenetako bat da Zientzia Azoka (#zientziazoka). Ekimenean 12-18 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte eta 2018ko edizioan 33 ikastetxetako 911 ikasle ari dira proiektua lantzen.

UEUk bat egiten du proiektuarekin eta lanean ari diren bost talderen esperientziak jasoko ditugu atarian.

Asteon Elorrio BHI-ko Bad Sound System Taldearen esperientzia jaso dugu. David Fuldain, Goizeder Arginzoniz, Maialen Martinez eta Elene Arriagak osatzen du taldea eta soinu kutsaduraren gaia landu dute Zorione Fundazuri irakaslea eta Peio Iturri UPNA/NUPeko ikertzailearen gidaritzapean.

Idatziz edo ikastetxean egindako bideo grabaketen bitartez jaso dugu prozesuan bizitakoa. Hona hemen:

 

Bad Sound System ikasle taldeari egindako elkarrizketa:

 

 

Zorione Fundazuri irakasleari egindako elkarrizketa:

 

 

Peio Iturri UPNA/NUPeko ikertzaileari elkarrizketa:

 

Peio Iturri

 Zerk bultzatu zaitu ekimenean parte hartzera? 

Unibertsitateko ikertzailea naiz eta gure egunerokotasunean  enpresekin, beste unibertsitate batzuetako ikertzaileekin eta unibertsitateko ikasleekin egoten gara harremanetan. Hala ere, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin egoteko aukerak oso urriak dira. Beraz, eskainitako aukera aprobetxatu nahi nuen niretzat esperientzia berria eta aberasgarria izango zelako eta ikasleei ikerkuntzaren mundua erakusteko, oso gutxitan gizarteratzen dena, tamalez.

Nola antolatu duzu ikasleekin lana?

Ikasleekin posta elektronikoaren bidez egon naiz kontaktuan. Esperimentuak eta neurketak egiteko plangintza prest zutenean niri bidaltzen zidaten eta nik nire iritziak eta proposamenak bidaltzen nizkien.

Gero bisitan etorri ziren unibertsitatera eta prestatzen ari ziren lana Zientzia Azokan aurkezterako orduan aintzat hartzeko hainbat gauza aipatu genituen. Hala nola, posterra egiterakoan garrantzitsua dela grafikoki erakargarria izatea, hasieran laburpen atal bat izan behar duela, edota posterra egiterakoan eta azalpenak ematerakoan kontutan hartu behar dutela jendeak ez duela zertan gaia ezagutu behar. Beraz, ongi azaldu beharko dutela egindako lan guztia, motibazioa eta ondorioak.

Nolako esperientzia izaten ari da?

Aberasgarria. Bai ikasleei laguntza ematearen aldetik eta bai irakaslearekiko harremana. Batez ere polita iruditu zitzaidan institututik unibertsitatera etorri ziren bisita, aurrez aurre ezagutu genuelako elkar eta egiten dugun lana eta instalakuntzak ikusteko aukera izan zutelako.

Zientziarekiko interesa sustatzeko modu egokia dela uste duzu?

Bai, batez ere ikasleek beste ikuspuntu berri bat izan dezaten. Haien lana/proiektua ez dadila geratu klasean egin beharreko lan batean. Lana Zientzia Azokan erakusteak (eta beste ikasleek eginikoa ikusteak), benetako ikerketa zentruak nolakoak diren eta bertan egiten diren gauzak ikusteak beste dimentsio bat ematen dio haiek eginiko lanari.

Errepikatuko zenuke esperientzia?

Bai, errepikatuko dut ziurrenik. Ikertzaileoi denbora gutxi eskatzen digu esperientziak eta Euskal Herriko Bigarren Hezkuntzako ikasle, irakasle eta institutuak ezagutzea polita iruditu zait. Gainera, Zientzia Azokan (apirilaren 21ean Bilboko Plaza Berrian) ez naiz inoiz egon eta ziur egun horretan ikasleak han ikustea oso polita izango dela.

Eta zer esango zenieke beste ikasle batzuei parte hartzeko?

Ikasleei eta institutoko irakasleei ere bai: anima daitezela, zalantza barik. Prozesu benetan polita dela, proiektua pentsatzea, esperimentuak planteatzea, neurketak egitea, emaitzak lortzea, ikertzaileak eta ikerketa zentroak ezagutzea…. eta haiek eginiko lana Zientzia Azokan jende aurrean azaltzeko aukera izatea. Prozesu borobila eta esperientzia polita denontzat.

 

 

   logo_elhuyar                            ueu_logo

 

Zientzia Azoka

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari