Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientifikoki frogatutako medikamentuen eraginkortasuna bultzatzea ezinbestekoa ikusi dute Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek

Dokumentuaren akzioak

Zientifikoki frogatutako medikamentuen eraginkortasuna bultzatzea ezinbestekoa ikusi dute Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek

2014/01/28 - Unibertsitatea.net
Albo-ondoriorik gabeko baina inongo balio terapeutikorik gabeko sendagaiek publikoan oro har duten onarpena aztertu nahi izan dute Fernando Blanco, Itsaso Barberia eta Helena Matute ikertzaileek.
Zientifikoki frogatutako medikamentuen eraginkortasuna bultzatzea ezinbestekoa ikusi dute Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek

Irudia:www.deusto.es

Deustuko Unibertsitateko Fernando Blanco, Itsaso Barberia eta Helena Matute ikertzaileek albo-ondoriorik gabeko baina inongo balio terapeutikorik gabeko sendagaiek publikoan oro har duten onarpena aztertu nahi izan dute.

Hori ziurtatzeko esperimentu bat abiatu zuten. Interneten antolatutako bideo-joko baten bitartez parte hartzaileen esku utzi zuten gaixo birtual batzuei medikamentu berri bat ematea edo ez. Parte hartzaileek ez zekiten arren, medikamentuak ez zuen ezertarako balio eta bat batean gaixo gehienak osatzeko programatuta zegoen jokoa (medikamentua eman zein ez eman).

Ikertzaileek zera ikusi zuten frogan:

  • Medikamentua albo-ondoriorik gabekoa bezala aurkeztuta, askoz ere gehiago erabiltzen zutela parte hartzaileek.
  • Zenbat eta gehiago erabili orduan eta gehiago sinesten zutela erabiltzen ari ziren plazeboa gaixotasuna sendatzeko oso eraginkorra zela.

 

Hori dela eta, ikertzaileek, eraginkortasunik gabeko plazeboetan sinesteko joera ekiditeko zientifikoki beraien eraginkortasuna frogatuta duten medikamentuen eraginkortasuna bultzatzea ezinbestekoa dela ondorioztatu dute.

Ikerkuntzaren gaineko artikulua PLos ONE aldizkarian argitaratu dute: "The lack of side effects of an innocuous treatment facilitates the development of erroneous belief in its effectiveness".

(Iturria: Deustuko Unibertsitatea)