Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Zergatik irakurri klasikoak?" literatur topaketa Eskoriatzan
Erabiltzailearen akzioak

"Zergatik irakurri klasikoak?" literatur topaketa Eskoriatzan

2016/05/17 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egingo da maiatzaren 18an, asteazkenean.

Literatur topaketa "Zergatik irakurri klasikoak?" izenburupean egingo da bihar, maiatzaren 18an, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Jardunaldiaren 13. edizioa izango da aurtengoa eta iaz bezala Eskoriatzako Zaldibar aretoan egingo da. "Idazle nahiz ipuin klasikoak irakurtzearen onurez hausnarketa egitea eta horiek eskoletan nola lantzen diren ezagutzea" da aurtengo topaketaren helburua antolatzaileen hitzetan.

Era berean, aurten William Shakespeare eta Miguel de Cervantes idazleen heriotzaren 400. urteurrena beteko dela gogoan hartuta datoz, hain zuzen, Italo Calvinoren obra ezagunaren izenburua aitzakia moduan hartuta.

Literatur topaketaren egitaraua

09:00 > Ongi etorria.
09:05-10:00 > Juan Karlos Alonso: Ipuin Klasikoaren garrantzia haurraren garapen psikoafektiboan.
10:00-10:45 > Ibon Egaña: Irakurtzea berrirakurtzea denean. Haur eta gazte literatura klasikoa.
10:45-11:15 > Atsedena.
11:15-12:00 > Angel Erro: Zergatik irakurri klasikoak (33 arrazoi).

12:00-13:00 > Lekeitioko eskola: Nola landu klasikoak hezkuntza formalean. Adibide bat.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari