Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zerealen biomasa satelite eta dronen bidez kalkulatzeko proiektu batean lan egiten ari da NUP

Dokumentuaren akzioak

Zerealen biomasa satelite eta dronen bidez kalkulatzeko proiektu batean lan egiten ari da NUP

2015/03/03 - Unibertsitatea.net
Ikerketa proiektuak, zerealen lehorreko laborantzan zein ureztatuan produzitzen den biomasa-kopurua kalkulatzea du helburu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin batera (EBZN-CENTER) ari da burutzen proiketua. Azken hau, laginak laboratgian aztertu eta horien potentzial energetikoaren ebaluazioa egiteaz arduratuko da. Ikerketaren helburua, zerealaren lur-sailetan sortzen den biomasa kantitatea neurtzea da.

Proiektuak urte bete iraungo du eta Sanitel-1A sateliteak -orbitan 2014ko apiriletik- urte horretan zehar jasotako irudiak aztertuko dira. Dronek hartutako dituzten irudiak ere aztertuko dira, hauek biomasaren inguruko informazioa kolorean jasoko dute. Sanitel-1A Europako Agentzia Espazialaren Senitel konstelazioko lehen satelitea da, eta drona, ostera, RPAS deritzon Nafarroako Technidrone enpresak diseinatutakoa.

Ikertzaileen hitzetan, proiektu honek zerealen laborantzan sortzen den biomasaren inguruko ezagutza zabaldu eta nekazaritza hobeto kudeatzeko aukera emango du. Horren bidez, nekazari batek bere lur-sailean ongarri gehiago behar duen ala ez edota ureztatu behar duen ala ez jakiteko aukera izango du, besteak beste. Dron baten hegalaldiarekin, diagnosi bat egin eta arazoak antzeman daitezke, satelitearen bidez, ordea, analisi bera egingo litzateke baina eskala handiagoan.

Hemen aurkituko duzue proiektuaren inguruko informazio gehiago:NUP proiektu batean lan egiten ari da zerealaren biomasa kalkulatzeko satelitearen eta dronen bidez lortutako irudiekin.