Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hiru atal estreinatzen ditugu!!!

Dokumentuaren akzioak

Hiru atal estreinatzen ditugu!!!

2008/02/11 - Unibertsitatea.net
Iparrorratza orientazio-zerbitzua, Ikasleen txokoa eta Erreminta-kutxa dira gaur kaleratutako atal berriak.

2006ko azaroan jaio zen Unibertsitatea.net ataria eta harrez gero hiru atal ditugu martxan: Ziztu bizian, Zer, non ikasi eta Otarrea.

Gaur, denbora honetan prestatzen aritu garen eta ataria osatzen lagunduko duten hiru atal berri kaleratu ditugu:

    • Iparrorratza orientazio-zerbitzua: Unibertsitateko ikasketen gaineko zalantzak argitzeko gunea da. Galderak egiteko aukera dago eta atariko orientazio-taldeak erantzungo du.
    • Ikasleen txokoa: Ikaslearen izaerari lotuta doaz egoitza bilatzearen beharra, bigarren eskuko gauzak saltzeko eta erosteko beharra, aldizkako lanak bilatzeko beharra eta alde lututakoak ere. Beharrizan horiei guztiei erantzuteko ikasleak atariaren azokara jotzeko aukera du eta baita foroen bitartez beste ikasle batzuekin hizketan egitekoa.
    • Erreminta-kutxa (Otarrearen azpiatala): Interneten aurki daitezkeen euskaraz ikasteko eta ikertzeko baliabideak antolatuta eta sailkatuta erakutsiko dira. Beste hizkuntza batzuetako eduki eta baliabide nagusienetarako sarbidea ere erakutsiko da.


Erabili itzazu!!!