Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zer, non ikasi: Euskal Herriko graduko tituluen bilatzailea

Dokumentuaren akzioak

Zer, non ikasi: Euskal Herriko graduko tituluen bilatzailea

2011/12/14 - Unibertsitatea.net
Unibertsitate askok ate irekien saioak martxan dituzte jada. Graduko ikasketen eskaintza zehatza ezagutu eta hautatzen joateko garaia ailegatu da gazte askorentzat. Lan honetan bidelagun izan daitekeen bilatzailea aurkezten dizuegu: "Zer, non ikasi".

Zer, non ikasi, Unibertsitatea.net atariko graduko tituluen bilgunea da. Bertan, Euskal Herriko unibertsitateen, fakultateen eta gradu eta gradu bikoitzen informazio osoa eskaintzen da.

Erabiltzaileak unibertsitate mailako informazioa eskura du Zer, non ikasi atalean. Hainbat irizpideren arabera sailkatuta dago informazioa: jakintza-alorraren arabera, unibertsitateen arabera, lurraldeen arabera, fakultateen arabera.... eta modu errazean jaso daiteke, bilaketa sinple bat eginez edo klik soil bat eginez etiketetan.

Sartu eta bilatu behar duzuna!