Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zer da polimero bat?

Dokumentuaren akzioak

Zer da polimero bat?

2008/06/25 - Unibertsitatea.net

Lea Artibai ikastetxeak otsaila inguruan martxan jarri zuen Zer da polimero bat? lehiaketa. Parte hartzea handia izan da eta azkenean epaimahaiak bost definizio eman ditu irabazle. Euskarazko hiru definizio hautatuak hauek dira:

  • Elan Higueras Calvo (Gasteiz): "Monomero molekula (normalean organiko) txikiez eratutako makromolekulak, zeinek adartuta edo alineatutak daude. Badaude naturalak direnak, adibidez ADN-a eta sintetikoak direnak, hau da, plastiko orok.Gehien bat ez dira elektrizitatearen eroale onak. Bere ramifikazioaren arabera bere urtze puntua handiagoa edo txikiagoa izango da"
  • Eñaut García de Salazar (Gasteiz): "Polimeroak molekula erraldoiak dira, baina oinarrizko konposatu txiki batzuetatik abiatuta sintetizatzen dira: monomeroetatik. Monomeroak errepikatu eta kate luzeak osatzen dituzte. Aplikazioaren arabera garatu dira gehienak, batzuetan polimeroa janaria babesten egoten baita, eta besteetan, berriz, autoaren egituran. Bi kasuetan behar diren ezaugarriak guztiz ezberdinak dira".
  • Unai Arizmendiarrieta (Aretxabaleta): "Monomero deritzen unitate sinpleen errepikapenaz lortutako molekula handia".