Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zelan kudeatu gure enpresaren Nortasun Digitala?

Dokumentuaren akzioak

Zelan kudeatu gure enpresaren Nortasun Digitala?

2012/05/21 - Unibertsitatea.net
Datorren ostegunean, arratsaldeko 18:00etan Lorena Fernándezek topaketa profesional bat eskainiko du Donostiko Deustuko Unibertsitatean "Zelan kudeatu gure enpresaren Nortasun Digitala?" izenekoa.

Erakunde baten identitate digitalaren osaera, pertsonen kasuan bezala, sakabanatuta dago, eta hainbat osagai ditu: erakundeak zein espazio digitaletan parte hartzen duen eta bere gainean zein espaziotan hitz egiten den (nahiz eta bera bertan ez egon). Interneti bizkarra emanda bizi gaitezke, edo adi egon eta gizarte sareak geure onerako erabili. Gai horiez guztiez hitz egingo du Lorena Fernándezek, Informatikako Ingeniaritzako lizentziatuak eta Informazioaren Segurtasuneko Masterrak.

Deustuko nortasun digitalaz arduratzeaz gain, Lorena Fernández Kulturaren Euskal Atariaren (Kulturklik) garapenaren arduraduna da eta Bilboko SER irrati-kateko Hoy por hoy saioan laguntzen du. 2006tik kudeatzen du, David Gonzálezekin batera, Nirelandia 2.0 web zerbitzuen ekosistema. Deusto aldizkarian ere laguntzen du, Interneten inguruko sailean.