Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zeelanda Berrirantz doaz ehunka iceberg

Dokumentuaren akzioak

Zeelanda Berrirantz doaz ehunka iceberg

2009/11/23 - Unibertsitatea.net
Iceberg hauetako batzuk 250 metroko luzera dute eta Zeelanda berriko kostatik 450 kilometrora daude.

Berotze globalaren ondorioz icebergak askatzen ari dira Antartikatik. Hauetako ehunka Zeelanda Berrirantz daramatza ur korronteak eta gertutik jarraitzen ari dira hauen ibilbidea.

Zeelanda Berriko Hego Uhartetik 450 kilometrotara daude izotz masak eta orduko kilometro bat edo bi aurreratzen ari dira.

2006an berdina gertatu zen eta orduan icebergak Hego Uhartetik 25 kilometrotara urtu ziren. Oraingoan ere berdina gertatzea aurreikusten da.