Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zazpi gosari osasungarri sortu dituzte Nafarroako Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Zazpi gosari osasungarri sortu dituzte Nafarroako Unibertsitatean

2010/01/28 - Unibertsitatea.net

Iberostar hotelen kateak eskatuta Nafarroako Unibertsitateko Elikagai-Zientzien Institutuak (ICAUN) 7 gosari osasungarri diseinatu ditu.

Aukeraketarako kontuan izan dituzte elikagaien proteinak, koipea, karbohidratoak, bitaminak, zuntza, mineralak eta dieta osasungarri baterako beharrezkoak diren beste hainbat osagai.

Zazpi gosariak honela izendatu dituzte: Tradizionala, Zuntzetan aberatsa, Kaltzioan aberatsa, Antioxidatzailea, Energetikoa eta Proteinetan aberatsa.

Gosari bakoitzak informazio osagarria eskainiko dio bezeroari eta Tenerifen duten hoteletako baten hasiko dute esperientzia pilotua.