Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Zainketa aringarriak: mitoaren eta errealitatearen artean" jardunaldiak ospatuko dituzte EHUko Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan

Dokumentuaren akzioak

"Zainketa aringarriak: mitoaren eta errealitatearen artean" jardunaldiak ospatuko dituzte EHUko Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan

2012/02/16 - Unibertsitatea.net
Martxoaren 1ean eta 2an XXIII. Jardunaldiak ospatuko ditu Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak.

Puri-purian dagoen gaia da zaintza aringarriena, eta ondorengoak izango dira Jardunaldiaren helburu nagusiak:

  • Ikasle, irakasle eta osasun‐ profesionalen arteko topaketa ahalbidetzea.

  • Ikasleak Zainketa Aringarriei dagokienean sentsibilizatzea.

  • Zainketa Aringarrietan dagoen eskariaren gorakadak Erizaintzan izan ditzakeen ondorioak aztertzea.

  • Zainketa Aringarrietako erronka soziosanitarioei erantzuteko ikasleek hartutako konpromisoa piztu.

 

Izen ematea doan da eta otsailaren 22a baino lehen egin beharko da Eskolako Idazkaritzan edo datuak posta elektronikoz bidalita (vr@vc.ehu.es). Edukiera mugatua da eta erreserbak izen‐ emate ordenaren arabera izango dira.

 

Bestalde, komunikazio libreak aurkezteko epea, bihar, otsailak 17, amaituko da. Hemen araudia.

 

Informazio gehiago eta egitaraua hemen.