Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar sarietako irabazleak
Erabiltzailearen akzioak

CAF-Elhuyar sarietako irabazleak

2009/03/09 - Unibertsitatea.net
Lehen saria Xabier Artaetxebarriak lortu du. Iazko edizioan gazteentzako sari berezia eskuratu zuen.

Xabier Artaetxebarriak irabazi du zientzia-dibulgaziorako CAF-Elhuyar sarien XV. edizioa.

"Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra" lanean erritmo desberdinetan zahartzen diren bizidunen adibideak aurkezten ditu.  Honez gain, prozesu horretan holako aldeak egotearen arrazoiak bilatzen ditu zeluletan, geneetan eta hautespen naturalean.

Gainerako sarituak hauek izan dira:

      • Bigarren saria: "Ardagaiak, basoak pizten dituzten txinpartak". Egileak: Antton Alberdi eta Ostaizka Aizpurua.
      • Hirugarren saria: "Polimeroak, minbiziaren aurkako terapiako Troiako Zaldiak". Egileak: Maite Artetxe eta Leire Perez.
      • Gazteentzako sari berezia: "Haptika edo ukimenaren ustiaketa". Egilea: Xabier Zabala Larrañaga.
Artikulu irabazleak apirilean argitaratuko dira Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian.

 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari