Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Martxan da Emakunderen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko IV. Lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Martxan da Emakunderen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko IV. Lehiaketa

2016/10/11 - unibertsitatea.net
Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 11an amaituko da eta besteak beste, genero-harremanez eta desberdintasunak sortzen dituzten kausez gehiago jakitea izango du helburu eta berdintasun-politiketarako jardunbide egoki izan daitezkeen ikerketen emaitzak aditzera ematea.
Martxan da Emakunderen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko IV. Lehiaketa

Iazko ikerlan irabazlearen egileak. EMAKUNDE

Emakundek emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko IV. Lehiaketa deitu du. Lehiaketa honen xedea izenak berak dioen legez emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak hautatzea da eta, argitalpen digitalaren bidez, argitara ematea.

Ikerlanerako lehentasunezko gaiak ere zehaztu ditu Emakundek. Hala nola, balioak aldatzea, umeen eta gazteen artean, bereziki; emakumeek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren alorrean duten kokapena hobetzeko estrategiak (hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta enpresaren arlokoak);antolaketa sozio-ekonomikoan aldaketak, produkzio-eremuaren eta ugalketa-eremuaren artean oreka handiagoa lortzeko; eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre hartzea.

Aurkezten diren ikerlanek emakumeen eta gizonen arteko egoera desberdintasunaz zein bizitzako arlo guztietan dauden genero-harremanez eta desberdintasunen kausaz gehiago jakitea izango dute helburu. Era berean, berdintasun-politiketarako jardunbide egoki izan litezken ikerketen emaitzak aditzera ematea.

Sari bakarra izango da. Emakundek berak editatu eta webgunean argitaratuko duena.Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 11an amaituko da.