Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zabalik da Donostia Zinemaldiaren Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketan parte hartzeko izen-ematea

Dokumentuaren akzioak

Zabalik da Donostia Zinemaldiaren Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketan parte hartzeko izen-ematea

2014/06/02 - Unibertsitatea.net
62. Donostiako Zinemaldiaren baitan antolatu dute, eta helburu nagusia da ikus-entzunezkoen arloko esperientziak eta ikaskuntza partekatzea.
Zabalik da Donostia Zinemaldiaren Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketan parte hartzeko izen-ematea

Irudia: Donostiako Zinemaldia

Donostiako Zinemaldiak eta Tabakalera Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketak antolatu dituzte 62. Donostiako Zinemaldiaren baitan. Jardunaldi horien helburu nagusia da ikasleek ikus-entzunezkoen arlo esperientziak eta ikaskuntza partekatzea. Bada parte hartzeko epea gaur ireki dute.

Zuzendari gazteek beren film laburrak erakusteko aukera izango dute topaketa horietan, eskola bakoitzeko gehienez hiru, eta epaimahai bat osatuko dute parte hartzen duten eskoletako ikasleek film irabazlea zein den erabakitzeko.

Horrez gain, adituen hitzaldiak ere izango dituzte entzungai bertaratzen direnek, eta master class-ak ere jasoko dituzte. 2014ko irailaren 23tik 26ra izango da Donostian, eta izen-ematea Donostiako Zinemaldiaren, Tabakalera eta Zinema ikasleen nazioarteko topaketa webguneetan egin daiteke.

Film laburrak jasotzeko epea uztailaren 2an bukatuko da.

 

(Iturria: Donostiako Zinemaldia)