Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea zabalik
Erabiltzailearen akzioak

CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea zabalik

2016/11/11 - unibertsitatea.net
Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. Aurten sari berri bat izango da. Lehen sektoreari lotutako lanentzat, hain zuzen ere.

"Ez da dirudiena, azaldu zure ikuspuntua" lelopean martxan da urritik CAF-Elhuyar sariketa eta oraindik ere aukera dago lanak aurkezteko. Izan ere 2017ko otsailaren 17ra bitartean egongo da zabalik. Sarion helburua "Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea".

Sariketak hainbat kategoria ditu:

- Dibulgazio-artikulu originalak.  Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzeko irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko du.

- Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 euro eta eskultura.

- Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasoko du, baita eskultura ere.

Aurten beste sari bat ere izango da, lehen sektoreari lotutako lanentzat, hain zuzen ere. NEIKER batu zaie CAF eta Elhuyarri, ikerketan euskararen erabilera bultzatu asmoz. 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari