Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zabaldu da Zientzia Astean izena emateko epea

Dokumentuaren akzioak

Zabaldu da Zientzia Astean izena emateko epea

2015/10/26 - Unibertsitatea.net
XV.ena da aurtengoa eta tailerrak, irteerak, erakusketak, lehiaketak eta ikuskizun zientifikoak antolatu dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Zabaldu da Zientzia Astean izena emateko epea

EHU/UPVren orritik hartua.

Gaur, urriak 26, zabaldu da UPV/EHUk Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatuko duen XV. Zientzia Astean izena emateko epea. Goizeko 9etatik dago zabalik izen ematea eta 45 stand eta 56 jardueratan parte hartzeko aukera egongo da. Besteak beste, tailerrak, irteerak, erakusketak, lehiaketak eta ikuskizun zientifikoak izango dira hiru hiriburuetan.

Edizio honetan, Zientzia Astera hurbiltzen direnek, industria arloan gaur egun erabiltzen diren robotak hurbiletik ikusteko, beraien oinarri genetikoaren araberako dietarik egokiena zein den jakiteko edota Bilboko itsasadarrak azken hamarkadetan izan dituen aldaketak zeintzuk izan diren jakiteko aukera izango dute, besteak beste.

Azaroaren 5etik 7ra ospatuko da aurtengo Zientzia Astea, gainera, egoitza ezberdinetan antolatuko dira XV. edizio honetan: Bilbon Bizkaia Aretoan izango da, Donostian San Telmo Museoan eta Gasteizen Bibat Museoan. Izena emateko www.zientzia-astea.org web gunean sartu eta hortik burutu beharra dago ezinbestez.

Hemen duzue egitaraua osorik: www.zientzia-astea.org