Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian HUHEZIko festa eguna izango da ostiralean
Erabiltzailearen akzioak

HUHEZIko festa eguna izango da ostiralean

2007/05/16 - Unibertsitatea.net
Eguerdi aldera hasiko da festa Txomin-Txapelen jaitsierarekin eta gauerdia arte luzatuko da.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) bere eguna ospatuko du ostiral honetan: Txomin-Txapel eguna.

Besteak beste, triki-poteoa, tortilla txapelketa, kapoeira emanaldia eta erromeria egongo dira. HUHEZIko  Euskara Taldea aritu da lanean Fakultateko jai egunaren antolaketan. Zeregin honetan, Giza Zientzietako eta Irakasle ikasketetako 2. mailako ikasleak ere ibili dira.

Hemen duzue egitaraua:

      • 11:00 Izen ematea Argazki rallyan. Herri kirolak.
      • 13:00 Txomin-Txapelen jaitsiera eta pregoia, tortilla txapelketa eta triki-poteoa.
      • 15:00 Bazkaria.
      • 16:30 Bertso partxisa, gure jolasak eta karaokea.
      • 18:30 Kapoeira emanaldia, batukada, argazki rallyaren amaiera eta malabare tallerra.
      • 20:30 Erromeria/kontzertua.
      • 24:00 Amaiera.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari