Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian X. hausnartu sarietarako deialdia zabalik

Dokumentuaren akzioak

X. hausnartu sarietarako deialdia zabalik

2017/09/14 - unibertsitatea.net
Lanak bidaltzeko epea 2017ko irailaren 30ean amaituko da, egun hori barne hartuta.

Hausnartu Sariak euskal soziolinguistika esparruko ikerketak saritzen dituen lehiaketa da. X. edizioa izango da aurtengoa da eta aurrekoetan legez,  "euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa lanak ezagutzera eman eta balioan jartzea" izango da helburu nagusia.
 
Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke saietara, baina beti ere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izan beharko dute. Edozein diziplinatatik, hori bai.

1.500 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia jasoko ditu irabazleak. 1.000 eruro bigarrenak eta 700 euro hirugarrenak.

Horretaz gain, aurkezten diren lanik onenak BAT aldizkariaren ale berezian argitaratuko dira.


Lanak bidaltzeko epea 2017ko irailaren 30ean amaituko da, egun hori barne hartuta eta hausnartu@soziolinguistika.eus helbidera bidali beharko dira.

Lanek bete beharreko baldintzak eta informazio gehiago soziolinguistika klusterraren webgunean.