Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Wikipediaren sortzaileak hitzaldia emango du Arabako Parke Teknologikoan

Dokumentuaren akzioak

Wikipediaren sortzaileak hitzaldia emango du Arabako Parke Teknologikoan

2007/10/25 - Unibertsitatea.net
IKT-en inguruan arituko da Jimmy Wales.

Innobasque-k antolatutako Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzen IV. Astearen sarrera ekitaldian Jimmy Donald "Jimbo" Wales, Wikipediaren sortzaile Estatu Batuarrak parte hartuko du.

Hitzaldia, azaroaren 5ean izango da, goizeko 11.00etan Arabako Parke Teknologikoko Auditorioan.

IKT-en gainean hitz egingo du eta sarrera doakoa den arren hemen eman behar da izena.