Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Wikipediak "Gizon-emakume Guztien Ondare Digitala" izendapena lortu nahi du
Erabiltzailearen akzioak

Wikipediak "Gizon-emakume Guztien Ondare Digitala" izendapena lortu nahi du

2011/05/25 - Unibertsitatea.net
Hautagaitza babesteko eskatu diete Internautei eta aldeko sinadurak jasotzeko gunea prestatu dute. Oraingoz 2.400 inguru jaso dituzte.

Wikipedia bere 10. urteurrena ospatzen ari da aurten eta orain beste erronka bat du eskuartean: "Gizon-emakume Guztien Ondare Digitala" aitortza eskuratzeko hautagaitza aurkeztuko dio UNESCOri.

Wikipedia eman den kultur aldaketan aitzindarietako bat dela diote sortzaileek era digital berrian ezagutza elkartrukatzeko modua aldatu duelako. Giza ezagutzaren bilgune ikaragarria bilakatu dela diote, independentea, interes komertzialik gabekoa... azken batean muga guztiak gainditu dituen kultur-lorpena.

Arrazoi guzti hauengatik beraien hautagaitza babesteko eskatu diete Internautei eta aldeko sinadurak jasotzeko gunea prestatu dute: Wikipedia for World Heritage. Oraingoz 2.400 inguru jaso dituzte.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari