Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Wikifarra %100 irekia Arrasaten

Dokumentuaren akzioak

Wikifarra %100 irekia Arrasaten

2007/02/14 - Unibertsitatea.net
Otsailaren 23an Arrasaten Wikifarra izeneko festa egingo dute. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak elkar ezagutzeko.

Eguna eta herria bakarrik daude oraingoz Wikifarrarako zehaztuta. %100 irekirik dagoen topaketa bat da eta internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak bildu eta ondo pasatzeko egun bat bezala dago pentsatuta. Inork ez omen du ordenagailurik eramango eta wifira konektatzerik ere ez da egongo.

Otsailaren 23an Arrasaten izango dela esan dugu, baina oraindik gauza asko dituzte zehazteko, non afaldu, zein ordutan gelditu, hitz egiteko gaiak aukeratu...

Teketenek bere blogean ematen du Wikifarra%100 ireki honen berri.