Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Wert Legeaz arituko dira Berriozarren antolatutako jardunaldietan

Dokumentuaren akzioak

Wert Legeaz arituko dira Berriozarren antolatutako jardunaldietan

2013/02/22 - Unibertsitatea.net
Iruñeako Ezkerraberri Fundazioak antolatu du jardunaldia eta bertan, Kataluniako, Valentziako, Galiziako eta Euskal Herriko ordezkariek parte hartuko dute. Martxoaren 9an ospatuko da Berriozarren.

Iruñeako Ezkerraberri Fundazioak kezka handia sortu duen gai baten inguruko jardunaldia antolatu du datorren martxoaren 9an: "Wert legea, hizkuntza koofizialak mehatxu zentralizatzailearen aitzinean".

Jardunaldietan Estatuan berezko hizkuntza duten erkidegoen hezkuntza sistema ezberdinen ikuspegi orokorra eskaini nahi da eta Wert Legearen Aurreproiektuak hauetan izan ditzakeen ondorioak aztertu.

Honetarako Kataluniako, Valentziako, Galiziako eta Euskal Herriko ordezkariak gonbidatu dituzte:


Berriozargo Kultur Gunean izango da jardunaldia eta izena martxoaren 5a baino lehenago eman behar da.

Informazio gehiago Ezkerraberri Fundazioaren gunean.