Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Waldorf Eskolako ordezkari bat haurren hezkuntzaren garrantziaz arituko da gaur UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

Waldorf Eskolako ordezkari bat haurren hezkuntzaren garrantziaz arituko da gaur UPNA/NUPen

2011/11/04 - Unibertsitatea.net
Waldorf pedagogiak azpimarratu egiten du ikasle bakoitzak behar duen arreta eta ezagutza, ikaste-prozesuetan familiaren eskuhartzeak duen garrantzia eta irakasleen etengabeko prestakuntza. Gaur egun 2.000 zentrotik gora ditu 90 herrialdetan.

Thurit Armbruster Born kazetariak, irakasleak eta Waldorf Pedagogian adituak konferentzia emango du gaur UPNA/NUPen: Algo tan importante como la educación infantil.

Bertan 0-7 urte bitarteko haurren hezkuntaren garrantziaz arituko da eta besteak beste jolasak, erritmoak, mugak eta hezitzailearen jarrera landuko ditu.

Waldorf pedagogiak azpimarratu egiten du ikasle bakoitzak behar duen arreta eta ezagutza, ikaste-prozesuetan familiaren eskuhartzeak duen garrantzia eta irakasleen etengabeko prestakuntza. Gaur egun 2.000 zentrotik gora ditu 90 herrialdetan.

Konferentzia interesa duen orori dago zuzenduta eta gaur (azaroak 4) arratsaldeko 19.00etan ospatuko da Iruñean, UPNA/NUPeko Nekazaritzako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko Gradu Aretoan.