Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Voyager 1" espazio-zunda eguzki sistema zeharkatzeko puntuan dago
Erabiltzailearen akzioak

"Voyager 1" espazio-zunda eguzki sistema zeharkatzeko puntuan dago

2012/12/04 - Unibertsitatea.net
1977an hasi zuen "Voyager 1" espazio-zundak bere bidea eta egun eguzkitik 18.500 milioi kilometrora dago. Arduradunen esanetan 2 hilabete eta 2 urteren arteko epean gaindituko du eguzki sistema.

NASAk adierazitakoaren arabera, "Voyager 1" espazio-zunda izarrarteko espazioa zeharkatuko duen gizakiak eginiko lehenengo aparatua izango da.

1977an, hilabeteko aldearekin, espaziora bidali ziren "Voyager 1" eta "Voyager 2". Gaur egun, eguzkitik 18.500 milioi kilometrora eta 15.000 milioi kilometrora daude hurrenez hurren.

Proiektuaren arduradunen arabera izarrarteko espazioa gainditzeko azken txanpa baino ez zaio geratzen "Voyager 1" espazio-zundari eta hori bi hilabete barru eman daiteke. Edozein kasutan asko jota 2 urteko epean gertatuko da.

"Voyager 1" eta "Voyager 2" espazio-zundak eguzki sistema ikertzeko egindako misiorik emankorrenak izan dira. Hauei esker ezagutu ziren Saturnoko eraztunen zehaztasunak, Jupiterren eraztunak edota Urano eta Neptunoren eraztunen irudi zehatzak.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari