Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Basque Research-en V. Tesi Sariak

Dokumentuaren akzioak

Basque Research-en V. Tesi Sariak

2007/04/25 - Unibertsitatea.net
V. Tesi Sarietan parte hartzeko tesien laburpenak maiatzaren 1etik ekainaren 10a bitartean aurkeztu daitezke.

Basque Research-ek 5. aldiz antolatuko du aurten Tesi sariketa.

Ekimena, 2003an sortu zen, euskal ikertzaile gazteen lanak ezagutarazteko. Harrezkero, doktore-tesia amaitu berri duten hainbat ikertzaileren dibulgazio-lanak aurkezten dira sarietara urtero, eta handik gizarteratzeko bidea egiten dute. Deialdiaren bidez, Euskal Herriko unibertsitateetan egiten den ikerketa berria zertan den jakiteko aukera eskaintzen da.

Zientzia eta Teknologia Tesiak Gizarteratzeko V. Tesi sarietan parte hartu nahi baduzu maiatzaren 1etik ekainaren 10a bitartean bidali behar duzu zure tesiaren laburpena.

Zehaztasun guztiak HEMEN aurkituko dituzu.