Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian V. Lanbai enplegu eta formazio azoka

Dokumentuaren akzioak

V. Lanbai enplegu eta formazio azoka

2017/06/14 - unibertsitatea.net
Ekainaren 22an izango da Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
V. Lanbai enplegu eta formazio azoka

Argazkia: Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateak, Arrasateko Udalaren, LANBIDEren eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin, V Enplegu eta Formazio Azoka antolatu du datorren ekainaren 22rako. Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean izango da 10:00etatik 14:00etara bitartean. Une honetan lan bila dabiltzanei edo goi mailako formazioaren inguruko informazioa jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago eta aurreko edizioetan legez, lau gune izango ditu: Formazio gunea, enpresa gunea, lan poltsa gunea eta elkarrizketa gunea. Elkarrizketetarako ordua eskatu behar da ekainaren 20a baino lehen.

Azokaz gain, curriculuma hobetzeko, sareko marka pertsonala txukuntzeko edota elkarrizketak egiten ikasteko tailerrak ere izango dira aurreko egunetan (ekainaren 19tik 21ra bitartean). Sarrera irekia da tailerretan, baina plaza mugatuak direnez, izena eman behar da.