Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Uxue Razkin: “Harreman sare zabala osatzea ezinbestekoa da”

Dokumentuaren akzioak

Uxue Razkin: “Harreman sare zabala osatzea ezinbestekoa da”

2018/05/16 - Unibertsitatea.net
Uxue Razkin Deiako kazetaria da eta Zientzia Kaieran kolaboratzailea ere bai. Artizarra euskal adituen sare sozialean eman du izena.

Uxue Razkin Deiako kazetaria da eta Zientzia Kaieran kolaboratzailea ere bai. Bera ere Artizarraren orbitan sartu da.

Zer iruditzen zaizu horrelako proiektu bat martxan jartzea?

Ideia paregabea da. Interneten zientzia eta teknologia arloan, informazio-iturri fidagarriak topatzea zaila da maiz eta Artizarra egitasmoarekin, erraza da orbita horretan biraka dauden adituen berri izatea eta era berean, haiekin harremanetan jartzea. Lotura horri esker, arlo ezberdinen inguruan ikas dezakezu. Adibidez, Genetika, fisika… Hori guztia nahieran eta klik azkar batean.

Zertarako erabiliko duzu zuk?

Ezagutzen ez ditudan alorrei buruzko informazioa bilatzeko eta adituak direnekin harremanetan jartzeko; galderak egiteko, alegia. Bidenabar haiengandik ikasteko, zalantzak argitzeko...

Gomendatuko zenioke jendeari bertan egotea?

Bai. Harreman-sare zabala osatzea ezinbestekoa dela deritzot. Izan ere, zientzia arloko zenbait gaitan aditu andana biltzea oinarri sendoa da eta baita, elkarlanean arituz, bilatzaileentzat informazioa eskuragarri izatea.