Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urriaren 26an Euskarabilduaren seigarren edizioa

Dokumentuaren akzioak

Urriaren 26an Euskarabilduaren seigarren edizioa

2017/10/04 - unibertsitatea.net
Oraingo honetan teknologia aurreratuak izango dituzte mintzagai; mundu osoko enpresek erabiltzen dituzten teknologia hauek euskarak edota Euskal Herriko enpresek nola baliatuko dituzten hausnartzeko.

“Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan” izenburupean, urriaren 26an izango da Euskarabilduaren seigarren edizioa Donostiako Kursaal-ean. Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldia da eta Argia-k, Ametzagaiña-k eta Iametza-k antolatzen dute elkarlanean.

Teknologia aurreratuez, teknologia berritzaileek hitz egiterakoan bereziki adimen artifiziala (robotak), Gauzen Internet, Errealitate Areagotua, Errealitate Birtuala edo Big Data-z ari gara. "Teknologia hauek mundu osoko enpresek erabiltzen dituzte jada egunerokotasunean, eta euskarak eta Euskal Herriko enpresek nola baliatuko dituzten hausnartzeko tartea beharrezkoa da" antolatzaileen esanetan.

Oraingoz konfirmatuta daudenen artean, besteak beste, Mikel Lekaroz publizitate programatikoetan aditua edota Tobias Kamman Alemaniako ikertzailea izango dira hizlari. Azken honek errealitate birtual eta areagotuari buruz hitz egingo du.

Izen-ematea doakoa da

Iturria: Euskarabildua