Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urduritasuna agerian selektibitatea hasi duten 11.000 ikasleen artean

Dokumentuaren akzioak

Urduritasuna agerian selektibitatea hasi duten 11.000 ikasleen artean

2012/06/06 - unibertsitatea.net
Batxilergoa bukatu duten 11.023 ikaslek unibertsitatean sartzeko selektibitate probak hasi dituzte gaur. Horietako 3.762k euskaraz egingo dute.

Gaur hasi dira unibertsitatera sartzeko frogak Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan. Frogek hiru egun iraungo dute eta urduritasuna agerian dago ikasleen aurpegietan. EAEn 8.313 pertsonak egingo dute, eta, Nafarroan, 2.710ek. Batxilergoa bukatu berri duten ikasleez aparte, lanbide heziketa egin duten eta selektibitateko fase espezifikoa egin behar duten beste 698 ikasle daude. Gainera, beste 300 ikaslek nota igotzeko egingo dute berriz froga.

Hizkuntzari dagokionez, aurreneko aldiz, EAEko hiru lurraldeetan dira nagusi unibertsitaterako hautaprobak euskaraz egingo dituzten ikasleak. Hain zuzen ere, Araban lehen aldiz dira gehiago euskaraz egingo dituztenak. Datuei erreparatuz, Araban batxilergoa bukatu berri duten 1.134 ikasleetatik 602k selektibitatea euskaraz egingo dute. Bizkaian berriz, 4.052tik 2.189 ikaslek euskaraz, eta Gipuzkoan, 3.127tik 2.377k.