Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urduri sartu eta haserre atera
Erabiltzailearen akzioak

Urduri sartu eta haserre atera

2012/06/18 - unibertsitatea.net
Osakidetzako oposaketetara aurkeztutako hautagaien %60,8ak suspenditu du

Osakidetzako eta Hezkuntza Saileko Lan Eskaintza Publikoak 69.712 hautagai bilduko dira asteburu honetan Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren. Hautagai gehienek, 64.908k, Osakidetzako lanpostuetarako egin zuten azterketa, eta gainontzeko 4.804k, berriz, Hezkuntzakoa. Plaza gutxi zeuden eta azterketa gogorra izango zela espero zuten, baina ez suertatu zen bezain gogorra. Izan ere, Osakidetzako lanpostuetarako aurkeztutako hautagaien %39,2ak baino ez du gainditu.

Hilabeteak ikasten eman dituzte, orduak eta orduak apunteen artean. Urduritasuna nabari zen Bilbao Exhibition Centerreko pasilloetatik azterketa hasi aurreko minutuetan. Geroago, emaitzak ikusita, hautagaiak haserre irten ziren azterketatik. 100 galderako test azterketa izan zen eta horietako 30 zuzenbide arlokoak. Hautagaien iritziz “erizainak dira ez abokatuak”. Satse sindikatuak gertatutakoa salatu du eta erantzukizunen bila dabil.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari