Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urdaibaiko hegazti urtarrak ezagutzeko ikastaroa
Erabiltzailearen akzioak

Urdaibaiko hegazti urtarrak ezagutzeko ikastaroa

2012/12/12 - Unibertsitatea.net
Helburua da Urdaibain ikusi daitezkeen hegazti urtarren ekologiari, biologiari eta fenologiari buruzko oinarrizko ezagutzak jasotzea eta hauek atzemateko, ezagutzeko eta identifikatzeko oinarrizko arauak ezagutzea. Ikastaroa Urdaibai Bird Centerrek antolatu du.

Urdaibai Bird Center-ek uretako hegaztien behaketarako hastapen ikastaroa antolatu du.

Ikastaroarekin Urdaibain ikusi daitezkeen hegazti urtarren ekologiari, biologiari eta fenologiari buruzko oinarrizko ezagutzak jaso nahi dira. Honekin batera haiek atzemateko, ezagutzeko eta identifikatzeko oinarrizko arauak ere emango dira.

Hauxe da egitaraua:

Abenduak 15:

  • Hitzaldi teorikoa: Hegazti urtarrak eta euren habitatak, ekipoa, behaketarako leku eta momentuak.
  • Hegazti urtarren behaketarako lehen hurbilketa praktikoa, teleskopio eta prismatikoen erabilera zentroko behatokitik.

Abenduak 22:

  • Hegazti urtarrei buruzko hainbat aspektu ezagutzeko bisita-zirkuitua zentroan bertan.
  • Hegazti urtarren behaketa, zentroko behatokitik.

Abenduak 29:

  • Hegaztien behaketa padurako behatokietatik. Euriarekin zentroko behatokitik.

 

Ikastaroaren kostua 30 eurotakoa da eta 14 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Izena emateko 699.839.202 telefono zenbakira deitu behar da eta informazio gehiago Urdaibai Bird Center gunean aurkituko duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari