Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Urdaibai Bird Centre" hegaztien behatokia gaur inauguratu dute
Erabiltzailearen akzioak

"Urdaibai Bird Centre" hegaztien behatokia gaur inauguratu dute

2011/03/07 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatuko duen behatokian hegaztiak ikusteko eta hauen gaineko ikerlanetan parte hartzeko aukera izango du bisitariak.

Urdaibaiko Paduretako hegaztien behatokia, Urdaibai Bird Center, gaur inauguratu dute. Hegaztien migratzearen fenomenoa aztertzea eta azaltzea ahalbidetuko du guneak eta ikerketa, formazioa, hezkuntza eta turismoa uztartu nahi ditu.

Zentroa kokagune estrategikoan dago eta Europa mailako gunerik garrantzitsuenetarikoa bilakatzea nahi du. Besteak beste hegaztiei eraztuna ipintzeko estazioa duen ornitologia gune bakarra da penintsula iberikoan eta aurreikuspenen arabera, urtean 100 bat espezietako 10.000 hegaztiri jarriko zaie eraztuna.

Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatuko du.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari