Dokumentuaren akzioak
"Urdaibai Bird Centre" hegaztien behatokia
2009/02/10 - Unibertsitatea.net
Urdaibaiko Paduretako hegaztien behatoki berriak, Urdaibai Bird Centrek, hegaztien migratzearen fenomenoa aztertzea eta azaltzea ahalbidetuko du.
Hegaztiei eraztuna ipintzeko estazioa duen ornitologia gune bakarra da penintsula iberikoan eta aurreikuspenen arabera, urtean 100 bat espezietako 10.000 hegaztiri jarriko zaie eraztuna.
Zentroan hegaztiak ikusteko eta hauen gaineko ikerlanetan parte hartzeko aukera izango du bisitariak.