Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urdaibai Bird Centerrek arrano arrantzalearen berreskurapeneko proiektuan parte hartu nahi dutenentzako praktiketarako deialdia egin du
Erabiltzailearen akzioak

Urdaibai Bird Centerrek arrano arrantzalearen berreskurapeneko proiektuan parte hartu nahi dutenentzako praktiketarako deialdia egin du

2014/06/09 - Unibertsitatea.net
Urdaibaiko paduran espeziearen jarraipen zientifikoa egiteko eta Urdaibain birsartutako aleen zainketa eta kudeaketa lanak egiteko praktikaldiak dira eta izena emateko epea ekainean bukatzen da.
Urdaibai Bird Centerrek arrano arrantzalearen berreskurapeneko proiektuan parte hartu nahi dutenentzako praktiketarako deialdia egin du

Irudia: Aranzadi Zientzia Elkartea

Urdaibai Bird Centerrek arrano arrantzalearen berreskurapeneko proiektuan parte hartu nahi dutenentzako praktiketarako deialdia egin du.

Bi lan desberdinetarako praktiken deialdia da egin duena, bata, Urdaibaiko paduran espeziearen jarraipen zientifikoa egiteko eta bestea, Urdaibain birsartutako aleen zainketa eta kudeaketa lanak egiteko.

Biak ere, enpresa praktikak egin behar dituztenei edo boluntarioei zuzendutakoak dira. Hona hemen praktikaldien gaineko zehaztasun gehiago:

1. praktika: Espeziearen jarraipen zientifikoa Urdaibaiko paduran.

  • Helburua: Paduran askatuko diren aleen portamoldearen monitorizazio lanetan parte hartzea eta migrazioan dauden aleekin izan ditzaketen elkarrekintzen jarraipena egitea.
  • Txandak: Abuztuak 1-15 / Abuztuak 16-31 / Irailak 1-15.
  • Lekuak: 6.
  • Izen-emateko kontaktua: Aitor Galarza (agalarza@telefónica.net). Izena emateko azken eguna 2014ko ekainak 27.


2. praktika: Urdaibain birsartutako aleen zainketa eta kudeaketa.

  • Helburua: aleak askatu aurretiko zainketa lanetan parte hartzea, arranoen elikatze-lanak, Hacking-ean duten portamoldearen jarraipena, aleen askatzea eta hasierako egunetako jarraipena.
  • Txandak: Uztailak 1-15 / Uztailak 16-31 / Abuztuak 1-15.
  • Lekuak: 6.
  • Izen-emateko kontaktua: Edorta Unamuno (aranzadi@birdcenter.org). Izena emateko azken eguna 2014ko ekainak 10a.

 

(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea).

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari