Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urdaibai Bird Center-en ingurumen eta natura-turismora bideratutako prestakuntza-beka burutzeko deialdia egin dute

Dokumentuaren akzioak

Urdaibai Bird Center-en ingurumen eta natura-turismora bideratutako prestakuntza-beka burutzeko deialdia egin dute

2018/02/27 - Unibertsitatea.net
Langabezian dauden eta naturaren eta ingurumenaren esparruko ikasketak dituzten gazte bizkaitarrentzako prestakuntza-beka da eskaintzen dutena. Martxoaren 15a aurretik eman behar da izena.
Urdaibai Bird Center-en ingurumen eta natura-turismora bideratutako prestakuntza-beka burutzeko deialdia egin dute

Irudia: Urdaibai Bird Center

BBK fundazioak eta Urdaibai Bird Center-ek Urdaibaiko Biosfera Erreserban burutuko diren ingurumen eta natura-turismora bideratutako beka deialdia egin dute.

Bekarekin natura eta ingurumenarekin zerikusia duten ikasketen tituludunei, prestakuntza-praktikak egiteko aukera eskaini nahi zaie. Beka 9 hilabetekoa izango da, 2018ko martxoaren 26tik abenduaren 26ra eta hauek dira beka jasotzeko eskakizunak:

  • Prestakuntza hasten den unean (martxoak 26), gehienez 25 urte izatea (30 urte gehienez, Gazteria Bermerako Fitxategi Nazionalean izena emana baduzu).
  • Langabezian egotea.
  • Egoitza fiskala Bizkaian izatea.
  • Biologia edo Ingurumen zientzietan unibertsitate-titulua izatea.
  • BBK Fundazioak finantzaturiko praktiketako programetan aurretik parte hartu ez izana.

 

Honez gain kontutan hartuko dute hizkuntzen ezagutza, ornitologian, ekologian eta ingurune naturalari dagozkien gaietan esperientzia eta ezagutza izatea eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako balio naturalistikoen berri izatea.

Interesatuek eskaera hemen egin dezakezue martxoaren 15a aurretik.