Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Uraren krisi orokorraz kontzientziatzeko hitzaldia antolatu du Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza erakundeak
Erabiltzailearen akzioak

Uraren krisi orokorraz kontzientziatzeko hitzaldia antolatu du Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza erakundeak

2014/03/18 - Unibertsitatea.net
Uraren Nazioarteko Egunaren baitan organizatutako jarduerek helburu bakarra dute, antolatzaileen arabera: XXI. mendeko gizarteak aurre egin behar dien erronkez jabetzea, eta herritarrak horretaz kontzientziatzea.

Uraren Nazioarteko Eguna hurreratzen ari dela eta Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI) erakundeak jarduera desberdin ugari antolatu ditu martxoaren 19tik 28ra bitartean.

Tartean, uraren krisi orokorraz hausnartzeko, 'Uraren erronka berriak' izeneko hitzaldi bat eskainiko dute bihar Donostian, UPV/EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoaren Gradu Aretoan, 18:00etan.

Pedro Arrojo Agudok, Zaragozako Unibertsitatean Zientzia Fisikoetan doktoreak eta Ekonomi Analisiko Departamentuko irakasleak, eskainiko du hitzaldi hori, eta uraren krisi orokorraren arriskuan dauden baloreak eta funtzioak zeintzuk diren identifikatzen laguntzea, eta irtenbideak eta kontzientziak esnatzea bilatzea du helburu. Izan ere, MGIren arabera, uraren krisia da XXI. mendeko gizarteak aurretik konpontzeko duen erronketako bat.

Hitzaldi horrez gain, esaterako, 'Uraren Borrokak' izeneko esperientzia mahaiak ere organizatu dituzte Bilbon martxoaren 27rako. Bertan, fracking teknikaren inguruan solasteko aukera izango dute parte hartzaileek, baita Euskal Herrian teknika horren aurka sortutako mugimendu sozialari buruz hitz egiteko ere.

(Iturria: MGI)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari