Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ur gaziaren zantzuak aurkitu dira Marten

Dokumentuaren akzioak

Ur gaziaren zantzuak aurkitu dira Marten

2015/09/30 - Unibertsitatea.net
Nazioarteko ikerketa talde batek jakinarazi duenez, gatz hidratatuak detektatu dituzte Marteko aldapa batzuetako arrastoetan.
Ur gaziaren zantzuak aurkitu dira Marten

Elhuyar Aldizkaritik hartuta.

Marteko aldapa batzuetan, arrasto ilunak agertzen eta desagertzen direla ikusi ahal izan da erresoluzio handiko argazkiei esker. Horrek, arrasto horiek ur gaziak eragiten dituenaren hipotesia indartzen du. Nazioarteko ikertzaile taldeak Nature Geoscience aldizkarian eman du aurkikuntzaren berri. 

Tenperatura epelean desagertzen dira aipatutako arrastoak, eta hotzekin agertu, horretaz konturatzean ondorioztatu zuten ikertzaileek lerro ilun horien eragilea ur gazi likidoa izan zitekeela. Hala ere, oraidik ez dute lortu ez gatzik ezta urik detektatzerik.

Hemen duzue albistea osorik Elhuyar Aldizkari digitalean: Ur gaziaren zantzuak aurkitu dituzte Marteko aldapetako arrasto ilunetan.