Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUren udako ikastaroak abian
Erabiltzailearen akzioak

UPV/EHUren udako ikastaroak abian

2016/04/18 - Unibertsitatea.net
Izen-emateko epe zabalik da dagoeneko; eskaintza zabala aurten ere: errefuxiatuen egoera eta Europaren erantzuna, gaixotasun arraroak, nekazaritza ekologikoa, hirien garapen iraunkorra, herritarrek sare sozialetan duten partaidetza edota birziklapena aberastasun iturri gisa, besteak beste.
UPV/EHUren udako ikastaroak abian

ARGAZKIA: UPV/EHU

UPV/EHUren Udako Ikastaroetan izena-emateko epea zabaldu dute. Aurtengo egitarauak 180tik gora jarduera bildu ditu: ikastaroak, tailerrak, jardunaldiak, biltzarrak zein eskolak. Maiatzaren 19tik irailaren 30era bitartean izango dira horiek guztiak, hain zuzen, Donostiako Miramar Jauregian, Bilboko Bizkaia Aretoan, Vitoria-Gasteizen, Moreda Araban, Agurainen, Guardian, Zumaian, Irunen eta Baionan.

Izen-emateko ireki duten lehen epe honetan, hau da, maiatzaren 31ra arte, matrikula %15 merkeagoa izango da kasu guztietan.

Antolatzaileek hiru ekimen azpimarratu dituzte: "Basque Yourself First International Summer School Programa, DSS2016eu fundazioarekin elkarlanean daukagun zeharkako zikloa, eta ziklo berri baten sorkuntza, elikadurari dagokiona".

Ikastaroen eskaintza osoa horretarako propio sortu duten www.uik.eus webgunean duzu, baita izena emateko jarraibideak ere.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari