Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 2012ko Euskadi Ikerketa Saria Luis Vega Gonzalezi eman diote, UPV/EHUko Analisi Matematikoko katedradunari
Erabiltzailearen akzioak

2012ko Euskadi Ikerketa Saria Luis Vega Gonzalezi eman diote, UPV/EHUko Analisi Matematikoko katedradunari

2013/03/14 - Unibertsitatea.net
Luis Vega mundu guztian da ezaguna deribatu partzialen ekuazioei buruzko lanengatik eta baita Fourier-en Analisiei buruz egindakoengatik. 1995etik da Analisi Matematikoko katedraduna UPV/EHUn.

Luis Vega Gonzalez matematikariari eman diote 2012ko Euskadi Ikerketa Saria. Epaimahaiak zera nabarmendu du katedradunaren lanean: deribatu partzialen ekuazioen ikerketan egindako lana, egindako ekarpen zientifikoen kalitatea eta sakontasuna eta matematiken alorrean egindako lanen eragina.

Honegatik guztiagatik izan da aurkeztutako 19 hautagaien artean aukeratua. Luis Vega Gonzalez (Madril, 1960) 1982an lizentziatu zen matematiketan Madrilgo Unibertsitate Complutensean eta 1988an doktoretza lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM). Chicagoko Unibertsitatean bi urte eman ostean UAMera itzuli zen eta 1993az geroztik UPV/EHUn ari da. 1995etik da Analisi Matematikoko katedraduna UPV/EHUn.

Luis Vega mundu guztian da ezaguna deribatu partzialen ekuazioei buruzko lanengatik eta baita Fourier-en Analisiei buruz egindakoengatik. Honez gain, matematiken bikaintasunean diharduen mundu mailako ikerketa talde bat sortu zuen UPV/EHUn eta honek unibertsitatea munduko lehen 150en artean kokatu du diziplina honetan.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari