Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko Zientzia Parke berria datorren urtean hasiko dira eraikitzen

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUko Zientzia Parke berria datorren urtean hasiko dira eraikitzen

2007/12/10 - Unibertsitatea.net
Parkeak 123 milioi euro inguruko inbertsioa izango du eta 2.500 bat lanpostu sortuko ditu zuzenean.

UPV/EHUk Bizkaiko Teknologi Parkearekin lankidetzan egingo duen proiektua da Zientzia Parke berria.

Besteak beste helburuak dira unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanak bultzatuko dituen bikaintasun eta berrikuntza-eremu bat sortzea eta enpresa berriak sortzea.

Leioan eraikiko da eta guztira 188.000 metro karratu hartuko ditu. Bertan egongo dira, egoitza, plataforma teknologikoak, I+G+B enpresen eraikinak,ikasle eta ikerlarientzako egoitza-hotela, atseden gunea eta zerbitzuak.

Eraikitze lanak 10 bat urte iraungo dute eta lehen fasea 2010erako egongo da.