Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohiko udako ibilaldia hasiko du euskal kostaldetik

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohiko udako ibilaldia hasiko du euskal kostaldetik

2010/07/02 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak udan euskal portuetan zehar egiten duen ibilaldiari hasiera emango dio uztailaren 4an.

Mikel Lejartza kapitainaren agindupean egingo dute bidaia Nautika eta Itsas-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikaslek. Ekimenaren helburua da ikasleek nabigazio praktikak egitea eta gizarteari bela mundua hurbiltzea.

Antzinako belaontzia bisitatzeko aukera egongo da gainera 3 portutan: Lekeition, Getarian eta Bermeon.

Hauxe da eskola-ontziak uztailaren 4tik 18ra bitartean egingo duen ibilbidea:

 

  • Uztailak 4: Santurtzi-Lekeitio.
  • Uztailak 5: Lekeition ATE IREKIAK.
  • Uztailak 6: Lekeitio-Donostia.
  • Uztailak 7: Donostia.
  • Uztailak 8: Donostia-Hondarribia.
  • Uztailak 9, 10, 11: Hondarribia (Euskal Kosta estropadarekin batera).
  • Uztailak 12: Hondarribia-Donibane Lohitzune.
  • Uztailak 13: Donibane Lohitzune.
  • Uztailak 14: Donibane Lohitzune-Getaria.
  • Uztailak 15: Getarian ATE IREKIAK.
  • Uztailak 16: Getaria-Bermeo.
  • Uztailak 17: Bermeon ATE IREKIAK.
  • Uztailak 18: Bermeo-Santurtzi.