Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko NanoBioCel taldeak jaso du SEFIG saria
Erabiltzailearen akzioak

UPV/EHUko NanoBioCel taldeak jaso du SEFIG saria

2015/02/09 - Unibertsitatea.net
Bi urtean behin banatzen du sari hori Farmazia Industrial eta Galenikoa Espainiar Elkarteak

NanoBioCel-ek jaso du SEFIG saria, Kataluniako Kimika Aurreratuko Institutuaren Azido Nukleikoen Kimikako taldea, Elxeko Miguel Hernández Unibertsitateko Neuroprotesiak eta Neuroingeniaritza taldea eta UPV/EHU Farmazia Fakultateko NanoBioCel taldea egiten ari diren lanari, hain zuzen ere. Lan honek, begiko gaixotasunen terapia genikoa lortzea du helburu, horretarako, bektore ez biraletan oinarritutako teknologia berriak sortzea da asmoa.

Saria bi urtean behin ematen da, eta “Farmazia Industrial eta Galenikoa Espainiar Elkartearen XII. biltzarrean banatu zen aurreko astean Bartzelonan. Bertan izan zen Jose Luis Pedraz, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko NanoBioCel taldeko ikertzaile nagusia.

Gaur egun arteko ikerketetan, material genetikoa zelulen barnealdera eramateko modu eraginkor bakarra horretarako beren-beregi diseinatutako birus bat erabiltzea zen, baina birusaren erabilera horrek segurtasun arazo batzuk ditu. Hori dela eta, teknologia berri bat bilatzeari ekin behar izan zitzaion.

Teknologia berri hori arrakastaz probatu da ikerketarako erabiltzen diren animaliekin, in vitro eta in vivo egindako saioetan. Bada, begiko zenbait gaixotasunerako tratamendu aukera berriak irekitzen ditu; hala nola, erretinosi pigmentarioa, endekatze makularra eta erretinaren endekapenezko beste gaixotasun batzuk. Hala ere, hasiera bateko emaitza horiek oso prometagarriakdiren arren, tartean ari diren ikertzaileek ohartarazi dute oraindik lan handia dagoela egiteko eta oso garrantzitsua dela apurka-apurka aurrera egitea, aurreikuspen faltsurik sortu gabe.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari