Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko Medikuntzako ikasleek praktika duinak eskatzen dituzte

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUko Medikuntzako ikasleek praktika duinak eskatzen dituzte

2011/05/05 - Unibertsitatea.net
Ikasleek salatu dute karreratik formazio teoriko oso onarekin irten daitezkeela baina auskultatzen, tentsioa hartzen, historia klinikoak idazten... jakin gabe.

UPV/EHUko Medikuntzako ikasleek bidezko ebaluaketa eta praktika duinak eskatzeko irten dira kalera.

Ikasleek salatu dute karreratik formazio teoriko oso onarekin irten daitezkeela baina auskultatzen, tentsioa hartzen, historia klinikoak idazten... jakin gabe.

Kexak bereziki karrera amaierako hiru urteetan egin behar dituzten praktikei dagozkienak dira eta ordutegiak betetzeko eta pazienteekin zuzenean esku hartzeko arazoak izaten dituztela diote. Batzuetan ospitalera doazenean praktikak gainbegiratzeko arduradunik ez omen dago eta beste batzuetan gaixoen geletatik irtetera behartzen omen dituzte.

Praktika garai hau ebaluatzeko era ere ez dute bidezkoa ikusten. Ebaluaketa egoera praktikoekin egiten da eta gehienetan ikasleek ez dute emaitza onik lortzen praktika sasoian ikasteko aukerarik izan ez dutelako.