Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ángel Rubio Materialen Fisikako katedraduna saritu du Alemaniako Fisika Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Ángel Rubio Materialen Fisikako katedraduna saritu du Alemaniako Fisika Elkarteak

2017/12/20 - Unibertsitatea.net
Max Born Prize saria eman diote, erakundeak esleitzen duen sari gorena. Hala ere, ez da zientziari egindako ekarpenagatik saritzen duten lehen aldia.
Ángel Rubio Materialen Fisikako katedraduna saritu du Alemaniako Fisika Elkarteak

Irudia: UPV/EHU

UPV/EHUko Materialen Fisikako katedradun Ángel Rubio saritu du Alemaniako Fisika Elkarteak (German Physics Society).

Zientziari egindako ekarpenarengatik aurretik ere hainbat sari jasotakoa da Rubio eta oraingoan Max Born Prize saria eman diote, German Physics Society erakundeak esleitzen duen sari gorena. Saria egoera solidoko fisika konputazionalaren esparruan mundu mailan duen lidergoagatik eman diote. Halaber, material eta nanoegitura berrien propietateen inguruko iragarpenarengatik.

Ángel Rubio irakaslearen taldeak eginiko ikerketa teorikoak mundu osoko erreferente bilakatu dira. Ikerketen helburua da materialek estimulu jakin batzuk jasota nola jokatzen duten ulertzea edo aurreikustea. Honez gain, simulazio teknika berriak diseinatu dituzte, nanoegiturek edo biomolekulek nola jokatzen duten jakiteko.

Ángel Rubio Nano-bio Spectroscopy Group ikertaldearen arduraduna eta Hanburgoko Max Planck Institute for the Structure and Dynamics of Matter-eko Teoria Saileko zuzendaria da. Baita, besteak beste,  American Association for the Advancement of Science (AAAS) elkarteko osoko kidea, Amerikako Zientzia Akademiako (NAS) atzerriko kidea eta American Physical Societyko (APS) kide ikertzailea.

Informazio gehiago: UPV/EHU.