Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko lau irakaslek zuzendutako pelikulak Donostiako Zinemaldian
Erabiltzailearen akzioak

UPV/EHUko lau irakaslek zuzendutako pelikulak Donostiako Zinemaldian

2016/09/14 - unibertsitatea.net
Zinemira sailaren barruan izango dira ikusgai Iratxen Fresnedaren "Irrintziaren Oihartzunak", Olatz Gonzalezen "Pelota II", Begoña Vicarioren koordinaziopean Ageda Kopla Taldeak egindako "Beti bezperako koplak" eta Kepa Sojoren "Hileta"

Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioa irailaren 16tik 24ra bitartean izango da eta UPV/EHUko lau irakaslek zuzendutako lau film izango dira ikusgai Zinemira sailean, euskal zinemari eskainitako sailean. Iratxen Fresnedaren Irrintziaren Oihartzunak, Olatz Gonzalezen Pelota II, Begoña Vicarioren koordinaziopean Ageda Kopla Taldeak egindako Beti bezperako koplak eta Kepa Sojoren Hileta, hain zuzen ere. Azken biak Kimuak katalogokoak dira. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea da Fresneda; Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea Gonzalez; UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Saileko irakaslea Vicario eta Letren Fakultateko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea Sojo.

Horrez gain, The Act of Killing (Zinema eta indarkeria globala) atzera begirakoan, Josu Martinez UPV/EHUko NOR ikerketa taldeko kideak 2009an zuzenduriko Itsasoaren alaba dokumentala sartu dute.

 

 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari