Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko ingeniaritzako ikasleek eserleku bakarreko ibilgailu elektrikoa egokitu dute asteon Silverstonen egingo den lehiaketan parte hartzeko
Erabiltzailearen akzioak

UPV/EHUko ingeniaritzako ikasleek eserleku bakarreko ibilgailu elektrikoa egokitu dute asteon Silverstonen egingo den lehiaketan parte hartzeko

2014/07/07 - Unibertsitatea.net
Erresuma Batuan ospatzen den lehiaketak nazioarteko 120 unibertsitateko eserleku bakarreko ibilgailu batuko ditu. Mundu mailan automibilismoaren alorrean ospatzen den lehiaketa garrantzitsuenetako da.
UPV/EHUko ingeniaritzako ikasleek eserleku bakarreko ibilgailu elektrikoa egokitu dute asteon Silverstonen egingo den lehiaketan parte hartzeko

Irudia: UPV/EHU

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren Formula Student Bizkaia (FSB2014) taldea, bederatzi hilabetez aritu da bere eserleku bakarreko ibilgailu elektriko ultrakonpaktua egokitzen.

Jarleku bakarreko ibilgailuarekin, automobilgintzaren alorrean unibertsitateen artean antolatzen den nazioarteko lehiaketa garrantzitsuenean parte hartu nahi dute. Zeregin horretan aritu dira 60 ikasle, hiru irakaslerekin elkarlanean.

Lehiaketa Silverstoneko zirkuituan (Erresuma Batua) ospatuko da uztailaren 10etik 13ra, eta unibertsitate desberdinetako 120 eserleku bakarreko ibilgailu inguruk parte hartuko dute. Bertan, ibilgailuen diseinua, garapena, marketina, eraikuntza eta pilotatzea bezalako alderdiak ebaluatuko dituzte.

Bilboko FSB2014 ingeniarien taldeak lehiaketa honetan parte hartuko duen 7. aldia da eta aurtengo ediziorako besteak beste ibilgailuaren propultsio elektrikoaren alde egiten dute. Halaber, karbono-zuntza bezalako materialak ibilgailuen txertatzeko lanetan aritu dira eta honela iazko ibilgailuaren pisua %25ean murriztea lortu dute.

Lehiaketaren gaineko informazio gehiago nahi izanez gero jo UPV/EHUren ondorengo gunera.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari