Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko ikerketa-talde bat alzheimerra goiz antzemateko sistema garatzen ari da
Erabiltzailearen akzioak

UPV/EHUko ikerketa-talde bat alzheimerra goiz antzemateko sistema garatzen ari da

2015/03/20 - Unibertsitatea.net
ELEKIN iker-taldea hizketaren bidez alzheimerra sasoiz antzemateko lanean ari da, dementziarekin lotutako patologiak detektatzen laguntzeko teknikak aztertzen ari dira.

Ingeniaritza biomedikoa da ELEKIN ikerketa-taldearen ildoetako bat, besteak beste, medikuei diagnosiak egiteko lagungarriak izango zaizkien sistemak ari dira garatzen, bioseinaleak aztertzeko sisteman hain justu. Beste proiektuetako bat, alzheimerra goiz detektatzeko garatzen ari diren teknika da. Diagnosi adimenduneko teknika ez-inbaditzaile bat da, hizketa espontaneoaren analisi automatikoaren bidez garatutakoa.

Teknika ez-inbaditzaile horietako bat, Automatic Spontaneous Speech Analysis deritzotena da, hau da, berezko hizkeraren analisi automatikoa. Teknika honen bidez, pazienteen ahotsa grabatzen da hauek bizitzan zehar gertatutako zerbait kontatzen ari diren bitartean, horren bitartez hainbat parametro neurtuaz. Esate baterako, hizketan ari denak hitz bat ezin oroituta egiten duen geldiunea neurtzen dute. Giro lasai eta atseginean egiten da, modu horretan, pazientearen gaitasunean eragin gabe egiten da proba.

Metodologia honen helburua, inbaditzaileak diren teknikak alde batera utzi eta profesional klinikoei diagnosiak egiteko tresnak erraztea da. Gainera, ikertzaileek esandakoaren arabera, neurketa horiek teknikoak ez diren langileek burutu ditzazkete, pazientearentzako egunerokoaren antzekoa den giro batean.

Hemen duzue albiste osoa irakurgai: Hizketaren bidez, alzheimerra goiz detektatzeko sistema garatzen.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari